Azala
Liburua Eskuragarri

Georg Trakl / Georg Trakl ; itzulpena, Anton Garikano ; [hitzaurrea, Beñat Sarasola]

Georg Trakl 1887an jaio zen Salzburgon, Austria-Hungaria inperioko hiri garrantzitsuenetako batean. Farmazia ikasketak Vienan egin eta horixe izan zuen ogibidea aski gazterik zela, hogeita zazpi urterekin, zendu zen arte. Krakovian hil zen, Lehen Mundu Gerraren hastapenetan. Gaztetan hasia zen droga menpekotasun arazoak izaten eta kokaina gaindosi baten ondorioz hil zen, eritegi militar batean. XIX. mende amaiera eta XX. mende hastapenean Austria-Hungariako inperioan bizi izan zen loraldi kulturalaren partaide izan zen Trakl, eta baita inperio haren gainbeheraren testigu ere. Kontuan har dezagun Karl Kraus, Sigmund Freud, Oskar Kokoschka, Adolf Loos, Arnold Schönberg eta Ludwig Wittgensteinen garaikide izan zela, eta haietako zenbait pertsonalki ezagutu zituela. Wittgensteinen laguntza ekonomikoa izan zuen, esaterako, eta haren eta Ludwig von Ficker editorearen sostenguari esker lehenengo poema liburua argitaratu zuen: Gedichte (Poemak). Hil aurreko urtea izan zen hura, 1913a, eta hala, ez zuen betarik izan bizi zela beste poema-libururik kaleratzeko -aldizkarietan argitaratutako poema solteak zeuzkan-. Hil ondoren argitaratu zen Traklen bigarren poema-liburua, Sebastian im Traum (Sebastian ametsetan). Trakl erromantizismo germaniarraren eta espresionismoaren arteko katebegi funtsezkotzat jotzen dute adituek. Lehenengo espresionismoaren aita ponteko dugu, nolabait, Ernst Stadler eta Georg Heym poetekin batera. Zehazkiago, Friedrich Hölderlinen uberan kokatzen d...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Trakl, Georg (1887-1914)
Egilea(k): Garikano, Anton ; Sarasola, Beñat
Argitaratua: Zarautz : Susa, 2014
Edizioa: [1. argit.]
Bilduma: Munduko poesia kaierak (Susa) ; 1
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P TRA geo Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20060700