Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Maria Merce Marçal [Interneteko baliabidea]

Gazterik hil zen Maria Merce Marçal, XX. mendearen akaberarekin, berrogeita sei urte baino ez zituela. 1952an jaio zen Ivars d’Urgell-en, Lleidan, baina bizitzako zati handi batean lan egin eta bizi izan zen Bartzelonan. Poeta da batez ere ezaguna, baina beste hamaika kultur ekimenetako partaide eta sustatzaile izan zen. Llobres del Mall argitaletxearen sortzaileetako bat, Kataluniako PEN Club-aren bultzatzaile, eta beste. Feminismotik, emakume idazleen ahalduntze eta aintzakotzearen alde lan handia egin zuen orobat. Hainbat poema liburuz gain, nobela bat eman zuen argitara 1994. urtean, La passió segons Renée Vivien (Pasioa Renée Vivien-en arabera), makina bat sari jaso zuena. Itzultzaile gisa ere lan nabarmena egin zuen, Colette, Marguerite Yourcenar eta, poesian, Anna Akhmatova eta Marina Tsvetaievaren lanak katalanera itzuliz. XX. mendeko poesia katalanaren kanonean ia emakumezko bakarra dugu Marçal. Urrutira joan gabe, Gerardo Markuletak Literatura Unibertsala bildumarako itzulitako Zenbait poeta katalan antologia ederrean azaltzen zaizkigun bederatzi poetak gizonezkoak dira. Horretaz landa, ordea, arestian aipatu legez, Marçalek kontzientzia feminista —ezen ez femenino— zorrotzetik idazten duela da azpimarratzekoago. Neurri horretan, XX. mendearen hondarrean poesian ez ezik beste hainbat kultur eremutan jazotako identitatearen gaiaren balioztatze eta eztabaidatze gisa uler liteke baita ere bere poesia. Bere aktibismo politikoak isla poetikoa du, nolabait, bere lanean....

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Marçal, Maria Mercè (1952-1998)
Beste egile batzuk: Borda, Itxaro ; Sarasola, Beñat
Argitaratua: Zarautz : Susa, 2014
Edizioa: [1. argit.]
Bilduma: Munduko poesia kaierak (Susa) ; 2
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Interneteko baliabidea
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)

Internet

Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) INTERNETEKO BALIABIDEA EK20060699