Azala
Liburua Eskuragarri

Aime Cesaire / Aime Cesaire ; itzulpena, Iñigo Aranbarri ; [hitzaurrea, Beñat Sarasola]

Aime Cesaire beltzen identitatearen eta beltzek idatzitako literaturaren aldarrikatzaile nagusienetakoa izan zen. Hark asmatu zuen négritude (negritudea) kontzeptua 1935ean, eta urte luzetan beltzen askatasunaren aldeko militantzia politiko zein poetikoari atxiki zitzaion. 1913an jaio zen Martinikan, eta han igaro zuen gaztaroa harik eta beka bat lagun Parisa joan zen arte ikasketak unibertsitatean jarraitzera. Bi gerra handien arteko Paris zen hura, mundu guztiko idazle, intelektual, artista eta beste bildu zituenekoa. Han bizi ziren, Cesaire gaztea paristartua zelarik, besteak beste, Gertrude Stein, Pablo Picasso, James Joyce, Francis Scott Fitzgerald, Vicente Huidobro, Cesar Vallejo eta enparauak. Cesairek, ordea, idazle eta intelektual beltzekin izan zuen harreman handiena. Hala, Leopold Sedar Senghor senegaldarrarekin eta Leon-Gontran Damas guyanarrarekin L'Étudiant noir (ikasle beltza) aldizkaria sortu zuen 1934an. Aldizkari hartan eta ondorengo testuetan gorpuztuko zituzten aipatu idazleek belztasunaren inguruko hausnarketa eta idazkiak. Ildo horren baitan ulertu behar da, halaber, Cesairek idatzi zuen tesia, Langston Hughes eta Claude McKay poeta beltzei buruzkoa izan zena. Bi poeta horiek funtsezkoak izan ziren "Harlemgo berpizkundea" izeneko mugimendu poetiko eta kulturalean 20ko hamarkadan, eta honenbestez, Cesaire eta abarren negritudeak, neurri batean bederen, handik ere edaten du. Cesaireren lehen lana Cahier d'un retour au pays...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Césaire, Aimé (1913-2008)
Egilea(k): Aranbarri, Iñigo ; Sarasola, Beñat
Argitaratua: Zarautz : Susa, 2014
Edizioa: [1. argit.]
Bilduma: Munduko poesia kaierak (Susa) ; 3
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P CES aim Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20060698