Hau mundu arrano hau : 1914-1916 / J.B. Bilbao "Batxi" ; edizioa, Iñigo Aranbarri, Koldo Izagirre
Berrehun kronikaren egile katalogatu gabea. Idazletasuna ukatzen zaion marinela. Heriotza trajikoak salbatu ez duen sortzailea. Altxor sekretu bat gure literaturaren hondoan. Gezurra dirudi, baina egia da. Alabaina, hemen aurrenekoz aurkezten dizuegun idazlea ez da madarikatuaren mailara iristen: Sotaren ontzietan zebilen, kristau zintzoa zen, abertzale topikoa... Nola ez da ageri La Gran Enciclopedia Vasca-n? Nola ez digu argitu Renoko Unibertsitateak bazegoela beste Jon Bilbao bat? Zertan ari zarete, euskara idatziaren lepotik bizi zareten morroiok? kakazotz egiten diogu zuen zientziari. Katixima bat itzuli izan balu, Onaindiak goratuko zukeen. Sermoiak idatzi izan balitu, klasikoetan sartuko zukeen Euskal Editoreen Elkarteak. Gipuzkoarra izan balitz, Kardaberaz bazkunak aldarrikatuko zukeen. Bizkaitarra zen, eta Labayruk ez daki. Zer edo zer larri egin zuen Batxik, gure literaturaren historia tristean lekurik lortu ez izateko: liburu honek argitzen dizue zer.
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | ; |
Argitaratua: |
Zarautz ; Iruñea :
Susa,
L.G.1997
|
Bilduma: |
Narratiba (Susa)
; 27 |
Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Narratiba (Helduentzat) | N BIL hau | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK20060570 |