Euskal demokrazia patriarkala / Jule Goikoetxea ... [et al.]
Egileek proposatzen digutena, patriarkatu neoliberala ulertzeko sistema kontzeptual bat da, gure gaurko mundua hobeto ulertzeko, xeheki aztertzeko eta eraginkorki iraultzeko. Euskal Herriko patriarkatu kapitalistaren ezaugarri estrukturalak Europako gainontzeko herrialdeen berberak dira. Arloka saiakera ezberdinak egin diren arren, ez dago patriarkatu kapitalistaren dimentsio ezberdinak ta haien ondorioak modu bateratuan ikertu dituen aurrekaririk, eta hori da liburu honen berrikuntza nagusia. Euskal demokrazia patriarkala lau dimentsiotan aztertu dute: lan ordaindua, lan ez-ordaindua, estatuaren ongizate erregimena eta espazio politiko-publikoa. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) datuez gain, Nafarroako Foru Erkidegoko (NFE) eta Euskal Hirigune Elkargoko (Iparralde) zenbait datu ere bildu dituzte. Patriarkatuaren birsortze mekanismoak aztertzen dira eta ondorioetako bat da emakume eta gizonen arteko desberdintasuna botere edo kapitalen arteko desberdintasuna dela, biolentzia ezberdinduak barne. Hau da, emakumeek gizonek baina biolentzia sinboliko eta material handiagoa jasateaz gain, gizonek baino lan gehiago egiten dute. Aldiz, haiek baino kapital ekonomiko, kultural, sozial eta sinboliko gutxiago dute. Euskal patriarkatu kapitalista ezaugarritzeko, Europako beste herrialde eta ongizate erregimenekin alderatu dute egileek, eta baieztatu Hego Euskal Herriak erregimen mediterranearra duela, Espainiar estatuak duen berbera. Kontuan izan behar dugu ezinezkoa dela demokratizazio...
Egilea(k): | ; ; ; |
---|---|
Argitaratua: |
Donostia :
Elkar,
L.G. 2020
|
Bilduma: |
Eztabaida (Elkar)
; 40 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Saiakerak
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Ikus aurkibidea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Saiakera | GEN eus | Eskuragarri Maileguan eskatu | IRALE21100295 |
Saiakera | S eus | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK20060547 |