Azala
Liburua Eskuragarri

Mila urte igaro eta, ura bere bidean / Andolin Eguzkitza ; [aitzin-solasa, Fermin Eguren]

Andolinen poema bilduma honek osatzen duen hitzezko hiri hau etorbide nagusi batzuen inguruan eraikia dago. Amodioa, Bidaia, Hizkuntza, Denbora, Bakardadea derizte etorbide horiei. Horiek dira ardatza, eta horietan barrena proposatzen zaigun ibilaldia burutzen duenak déjà vu delako horren sentipen bat borogatuko duelakoan nago. Poesiaren Hiria zaharra baita, eta autore bakoitzak proposa diezazkiokeen berrikuntza eta emendioak gutxi baizik ezin izan daitezke. Errausketan bezalaxe, eraikuntzan ere muga bat dago. Mutur bien arteko teinkan sortu du Andolinek ere liburu hau, molde zaharren eta kezka berrien sintesi pertsonal eta aztoratua. Ez dut uste gehiegi arriskatzen naizenik baldin esaten badut poemario hau, funtsean eta beste ezer baino gehiago, giza harremanen prekariedadearen eta pertsonen arteko komunio iraunkorra mamitzeko ezintasun objetiboen inbentario liriko bat dela.

Zerrenda:
Egile nagusia: Eguzkitza, Andolin (1953-2004)
Egilea(k): Eguren, Fermin
Argitaratua: Lasarte-Oria ; Susa, 1993
Edizioa: 1. ed.
Bilduma: Poesia (Susa) ; 15
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P EGU mil Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20060496