Baginen : Euskal Herriko historia emakumeen bitartez / [testuak] Cira Crespo ; [marrazkiak] Elena Ciordia
Izan ginela badakigunez, nor izan ginen eta zer egin genuen galdetu behar. Horiei erantzun nahian, artxibo lan zorrotza egin dute Cira Crespo historialariak eta Elena Ciordia ilustratzaileak kutsu literarioko azterlan hau eraikitzeko. Historiaurretik abiatu eta gure garaira arte, berrogeita hamar emakume baino gehiago aurkezten dizkigute, norbanakoak eta taldeak, betiere bizirik ez daudenak, bizi direnak beren historia idazten ari baitira oraindik. Helburua, argia: zenbait emakumeren bizitza ezagutarazte hutsetik harago, historia kolektibo bat eraikitzeko oinarriak jartzea, hots, Euskal Herriko iruditeria zimenduetatik eraberritzea. Norbanakoen eta kolektiboen izenen bitartez, historiari identifikazio bat jartzen zaio, eta horrek irakurleari lagunduko dio harekiko posizio bat hartzen; ilustrazioak, berriz, tresna historiko aparta dira emakumeon presentzia gorpuztuaren kontzientzia hartzeko eta garai jakin batekin lotzeko. Horrela, ordena kronologikoan aurkezten zaizkigu baronesak, hiltzaileak, bertsolariak, eraikuntzako langileak, inprimatzaileak, kontrabandistak, medikuak, tabernariak, artistak, bai eta senide, alaba, alargun eta amak ere. Dibulgaziozko lan ilustratu hau historia birpentsatzeko oinarri ezinbestekoa da, ahalik eta kontaketa osoenaren bidean.
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Tafalla :
Txalaparta,
2020
|
Edizioa: | 1. argit. |
Bilduma: |
Amaiur (Txalaparta)
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
Biografiak |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan |
- Edukia: Antsa Aragoikoa ; Eraikuntzako langileak ; Flandina Crozat ; Minduriak , Katalina Belunza ; Martija Jauregi "Medikesa" ; Maria Sanz Berastegikoa ; Graziana Barrenetxea eta Inesa Gaxen, ustez, sorginak ; Maria Estibaliz Sasiola ; Frantziska Akulodi ; Juana Bautista Miner Goikoetxea ; Teresa Furundarena ; "Le Dauphin"erako gutunen igorleak ; Maria Antonia Katalinaga ; Bizenta Mogel ; Lehenengo bertsolariak ; Hazparneko matxinatuak ; Maria Antonia Eskibel Nabarrete ; Franziska Huarte ; Thekla Webster eta sukaldaritza ; Rafaela Valdivia Bravo ; Carmen ; Eulali Abaitua ; Carmen Baroja Nessi ; Lyceum clubekoak ; Enarak ; Ilustratzaileak ; Bilboko zigarrogileak ; Uriz ahizpak ; Emiliana Zubeldia eta Maria del Villar ; Erraketistak ; Marga Andurain ; Dolores Ibarruri ; Gerraurreko idazleen belaunaldia ; Bidasoaren bokaleko artistak ; Felisa Martin Bravo ; Maurizia Aldeiturriaga ; Juanita Mir ; Katalunian errefuxiatuak ; Bartzelonako Emakume Abertzaleak ; Andereñoak ; Elbira Zipitria ; Mari Paz Jimenez ; Conchita Montenegro ; Polixene Trabudua ; Erresistentzia sareak ; Cecilia G. Gilarte ; Casilda Hernaez ; Luz Zalduegi ; Maria Puy eta Micaela Portilla, historialariak ; Mari Dapena ; Maria Luisa Ozaita ; Irene Lafitte ; Asun Balzola ; Lourdes Iriondo eta Estitxu, kantagintza berria ; Kontxu Odriozola ; Miriam Garcia Pascual eta mendizaletasuna