Azala
Liburua Eskuragarri

Mindfulness arreta kontzientea : jakinduria lortzeko zuzeneko bidea / Fernando Rodríguez Bornaetxea ; itzulpena, Joseba Urteaga, Joxemi Hernandez

Liburu honetan esku hartu dugunaren asmoa da "vipassana" meditazio-metodoa azaltzen duen Budaren hitzaldia ("Satipatthana Sutta"), sarrera eta iruzkin batez horniturik, euskal irakurle eta meditatzaileen artean zabaltzea. "Vipassana" meditazioa Budaren tradizioko meditazio mota bat da, heldutasun psikologikoari, iratzartze espiritualari eta autotranszendentziari bide ematen diena. Helburua ez da kontzientzia-egoera transzendenteak iristea edo estasi-esperientziak izatea, baizik eta jakinduria garatzea atsekabe existentzialak gainditzeko. "Satipatthana Sutta" hitzaldiak deskribatzen digu nola burutu dezakegun esperientziaren ikerketa sistematikoa lehenengo pertsonan "Sati" edo arreta kontzientearen bidez (mindfulness). Liburu honek meditazio budistari buruzko hainbat mito eta sinesmen desegiten ditu. Fernando Rodriguez Bornaetxeak elokuentziaz erakusten duen bezala, kontzentrazioa ez da meditazio budistaren giltza. Kontzientziaren sorburua "sentitzea" da. Arreta kontzientea da atsekabea gainditzeko bide bakarra. Argitalpen honek, halaber, lagungarri izan nahi du euskaraz orain arte ibili ez diren bideak eta hausnarketa-esparruak arakatu ahal izateko. Eskerrak eman nahi dizkiogu gure "asteazkenetako taldeari" eman digun adore eta laguntzagatik, bai eta Barakari ere, meditazioko gune eta giro aproposa eskain digulako.

Zerrenda:
Egile nagusia: Rodríguez Bornaetxea, Fernando
Egilea(k): Urteaga, Joseba ; Hernández, Joxemi
Argitaratua: Donostia : Baraka, 2020
Edizioa: 1. argit.
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 159.923.2 080 ROD min Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20050480