Egia izango ote da esaten dena? (sekuentzia didaktikoa) [Interneteko baliabidea - Webgunea] / Edex
"Auzokide berriak" programaren Sekuentzia Didaktikoa, kulturartekotasunari buruzkoa.Munduan, jendea badoa eta badator. Aireportu batera, autobus edo tren geltoki batera bagoaz, jende asko eta asko ikus dezakegu maletekin, munduan barna mugitzeko prest. Kasu batzuetan, oporrez gozatzeko da, eta, beste batzuetan, berriz, bizilekuz aldatuko den jendea da. Batzuetan, jendea bere herritik kilometro gutxira dagoen beste leku batera doa bizitzen, baina, beste zenbaitetan, kontinentez aldatzen da, jaioterria ez den oso hiri ezberdinetara bizitzen joateko.Zer gertatzen da leku berri horretara heltzen direnean? Zer iritzi du herrialde berriko jendeak eurei buruz?Askotan gertatzen da etorkinei buruz pentsatzen duguna ez datorrela bat errealitatearekin, baina, hala ere, horrela izango balitz bezala jarduten dugu. Horrela, bada, mitoak deritzogunak sortzen dira. Oraingo honetan, gure herriko etorkinen inguruan dauden mitoak aztertuko ditugu, errealitatea ezagutzeko.
Erakunde egilea: | |
---|---|
Argitaratua: |
Bilbo
: EDEX
, 2011
|
Bilduma: |
Auzokide berriak
|
Hezkuntza-etapa: |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) Lehen Hezkuntza (LMH) |
Ikasgaia: |
Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza |
Generoa / Forma: |
Curriculumeko baliabideak
Baliabide digitalak Eduki digital didaktikoak |
Loturak: |
Joan material honetara |
Adina / Maila: |
LMH, 5. eta 6. mailak; DBH, 1. eta 2. mailak |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Lehen Hezkuntza | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK20050139 |