Elurretako gizon nardagarria / egilea, R.A. Montgomery ; marrazkiak, Paul Granger ; [itzultzailea, Iñaki Mendiguren]
Elurretako gizon nadagarria, benetako ote da ala kondira hutsa? Hori jakiteko, biziak arriskatzeko prest zaudete Karlos adiskidea eta biok. Mendirik handienetara igoko zarete, piztia iletsu eta misteriotsu horri munduan lehen argazkiak egiteko. Zer gertatuko da zuen kanpamentua aurkitu eta eraso egiten badizue? Pikotxa hartu eta borrokatzea erabakitzen baduzu, zoaz 87. orrialdera. Argazki bat egiteko denbora baduzula erabakiz gero, pasa 86. orrialdera. Ospetsu bihurtua itzul zintezke etxera... edo agian, sekula ez zara itzuliko! Bilaketa honek, Shangri-LA-ko paradisu distiratsurantz eraman zaitzake, edo tonelada elurrez estalita amaitzera. Zer gertatuko ote zaizu han goian Himalayan? Zeuk zer aukeratzen duzun da kontua! Eta behin eta berriro irakurtzen jarraitu ahal izatea da interesgarriena; horrela ez bat bakarra, baizik eta abentura kilikagarri asko biziko dituzu eta!
Zerrenda: