Azala
Liburua Eskuragarri

Cherch'pas à comprendre ! = Ez da konprenitzen ahal gerra! / [testua eta ilustrazioak] Begoña Durruty

Cherch´pas à comprendre ! -Ez da konprenitzen ahal!-. Horixe da gure aitek erantzuten dutena "Eta zergatik?" galdetzen diogun aldiro. Liburu honetan, Durrutytarron historia kontatzen dut. Frantzia eta Espainia banatzen dituen mugaren inguruko bi aldeetan bizi den familia. Gurea beste bat baino ez da, ziur nago Pirinio Mendilerroan zehar horrelako istorio franko badela. Bazter hauetan joan zen mendea izugarri bortitza izan zen. Gerlak izan ziren bata bertzearen gibeletik: Gerla Handia, Bigarren Munduko Gerla, Espainiako gerla, Indotxina eta Aljeriako independentzia gerlak. Ez zen eskapatzeko modurik, batean ez bazen bertzean suertatzen zen parte hartu behar izatea. Gerlek eta haiek eragin zuten harat-hunateko jende pasak, zenbait belaunalditan, familia aunitzen bizia baldintzatu zuten. Gaur sinestezinak iduritzen zaizkigun horrelako bizipenak gure herriaren memoria kolektiboan errotuak egon dira luzaz, ez ditugu nolanahi galtzen uzten ahal. Hemen ez dago fikziorik, gure aiteren testigantza zuzena baliatu dut. Ez da batere erraza izan. Alde batetik, informazio gehiegi izan dut esku artean, eta, bertzetik, aiteren alaba naiz, beharbada harreman estuegia dut liburuaren protagonistarekin. Liburu honek aiterekin inoiz ez bezala solasean aritzea eskatu dit, eta aitortu behar dut arras pollite izan dela berarekin elexaharketan aritzea.

Zerrenda:
Egile nagusia: Durruty, Begoña
Argitaratua: Berriozar : Denonartean, 2016
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Adina / Maila: 12 urtetik aurrera (horia)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N DUR che Eskuragarri  Eskatu EK20020157