Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Zelula I [Interneteko baliabidea] : zelula eukariotikoaren azalpenerako testuliburua / Ionan Marigómez eta Miren P. Cajaraville

Liburu honetan jorratutako gaiek, gaur egun zelulaz dugun kontzeptura hurbiltzen gaituzte, zentzu orokor eta zabalean, eta horren ondorioz, irakurleria zabal eta ez espezifikoarentzat ere baliogarria izan daiteke. Horrela, irakaskuntza ertainean Biologiaren eta Natur Zientziaren irakaskuntzari aurre egin behar diotenek eta, oro har, biologo profesionalek eta kaleko biologiazaleek, sortzen ari den Biologia Zelularraren ikuspuntu berrira leiho irekia euskaraz eskura dezakete. Beste alde batetik, Euskal Herriko Unibertsitatean garatzen ari den euskarazko irakaskuntzak, hizkuntza horretan idatzitako testuliburuak eskatzen dizkigu eta, arlo horretatik, Medikuntza eta Biologiako ikasketetan exigituriko Biologia Zelularraren irakaskuntzarako euskaraz eskainitako testulibururik ez dago. Oso ikasketa desberdinak aipatu arren, zelularen antzeko kontzeptua erabili beharko dute unibertsitatean prestaturiko profesional mediku eta biologoek. Horregatik, Biologia Zelularraren ardatz komunaren azalpena eskaintzea izan da asmoa, Medikuntza Fakultateko Biologia Zelularraren irakaskuntzak eta Biologiako ikasketen Zitologia eta Histologiaren irakaskuntzak eskainitako esperientzian oinarrituz. Oro har, testuliburu honen izenburuak argi asko azaltzen du bere xede nagusia, hau da, zelula eukariotikoaren azalpenerako oinarrizko testuliburu bilakatzea, euskal adarretako ikasleei zelularen gaur egungo kontzeptu modernoa helaraziz.

Zerrenda:
Egile nagusia: Marigómez Allende, Ionan
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Egilea(k): Cajaraville, Miren P.
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, 1999
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia INTERNETEKO BALIABIDEA EK20010158