Azala
Liburua Eskuragarri

Landa-eremua EAEn [Interneteko baliabidea] : egungo argazkia, etorkizuneko aukerak / Leire Milikua Larramendi ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]

Sarri, izenburu baten atzean izenburu horrek dioena zehatz-mehatz aurkitzea espero dugu, egileak -XVIII. mendeko naturalisten gisara- lagin bat bakandu, eta modu trinko eta kontzentratuan era isolatuan interpretatuta. Gauzek hala funtzionatzen ez dutela jakin badakigun arren -interdependentzia, elkarrekintza eta abarrak-, esku artean izaten dugun hori salbuespena den esperantza izaten dugu beti, halabeharrez. Liburu honetan ere ez duzue halako lurrinik aurkituko, usain eta lurringai ezberdinen dantza orkestratua baizik. Hala ere, dosiak egokiak eta argibideak zehatzak izan badira, behar bezalako kalitatezko emaitza jaso beharko luke irakurleak. Liburuko lehen atala izango da landa-eremuaren erretratu konplexua sortzearen arduraduna. Testuinguru horretatik abiatuta, bigarren atalean, muturreko bi kasu aurkeztuko dira: bata, desagrarizazio-prozesuari lotutakoa, balizko desagrarizazio-mailen kasuistika eta ondorioen kuantifikazioa erakutsiz; bestea, elikadura-burujabetzaren hautu politikoaren ingurukoa, lurraldea horren jarduteko eremu estrategikotzat hartuta. Azkenik, lurra zaintzearen beharra praktikara eramanez, legedien sailkapen orokorretik haratago doan landa-lurren inbentario bat egiteko gidalerro batzuen proposamena egingo da, MEDEA metodologiaren oinarri. Liburuko hirugarren atala azalpen horri eskainiko zaio, eta metodologia hori aplikatzeko kasu praktiko bat egingo da Bizkaian kokatutako Atxondo herriko landa-lur batzuetan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Milikua Larramendi, Leire
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Egilea(k): Altuna, Ander
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 2015
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 631.95(460.15) MIL lan Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20010140