Azala
Liburua Eskuragarri

Olariagaren trantsizioa : "Egin" egunkariaren eta Zakilixuten jaiotzak / Aitor Castañeda Zumeta

Hogeita hamar urte pasatxo dira euskal prentsako pertsonaia umoristiko famatuena jaio zenetik: Antton Olariagaren Zakilixut delakoa. Trantsizio-garaitik hona dabil tokiko prentsa kitzikatzen, garai batetik non sexu-pasarteak -eta oro har, moral-kode meharren barruan zegoen oro- estu-estuan konta zitezkeen. Gosea baino argiagorik ez badago, Olariaga bai izan dela buruargi: egun, hain ikertua den Konstituzioaren gestazio-garaian hasi zen Olariaga Egin egunkarian marrazkilari. Egunkari bat, hori bai, polemikatik libratuko ez zena, bere orriak Legeak (edo) ebakiko zizkiola. Baina Zakilixuti ez zion inork ezer moztu, eta egun libertateen 40. urtemuga ospatzen bada, euskal irakurleok Zakilixutena zergatik ez? Trantsizioaren espiritua berreskuratzeko eskatzen badigute, zer bada ez orduko umorea ere bai? Irriak ez al du espiritua gaztetzen? Berreskurapena da beraz liburu honen betebeharra: begirada historiko-analitiko batetik, gure historiaren atal inportanteenetako bat aztertzea, 1977a, Zakilixuten begirada kritikotik eta orduan oso irakurria (eta estimatua) izan zen berripaper batean. Ikuspegia, askeagoa: ahoan bilorik gabe, naturak ekarri gintuen moduan, eta beti etorkizunak zer dakarkigun buruan. Zakilixuten kezkak ez zaizkigu beraz arrotz, gureak ere izan direlako. Eta irakurle gazteak, agian, bizi izan ez duen garai bati buruzko datu gehiago ikas ditzan, Zakilixutek hala irakatsita.

Zerrenda:
Egile nagusia: Castañeda Zumeta, Aitor
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Argitaratua: Bilbao : Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2019
Bilduma: Mikel Laboa Katedra bilduma (Euskal Herriko Unibertsitatea) ; 3
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 821.361-91"19" CAS ola Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20010149