Azala
Liburua Eskuragarri

Bigarren sexua

"Altxor harrapakin, joko eta arrisku, musa, gidari, epaile, bitartekari, ispilu: emakumea Bestea da, hau da, subjektuak, mugatua izan gabe, bere buruaz harago jotzeko erabiltzen duen Bestea; gizonari aurre egiten diona baina gizona ukatu gabe, Bestea izateari utzi gabe anexiona dezaten uzten duen Bestea. Horregatik, emakumea hain zaio beharrezkoa gizonari besre bozkario eta garaipenerako, non esan baitezakegu emakumerik izan ez balitz gizonek asmatu egingo zutela. Hain zuzen, asmatu egin dute. Baina haien asmaziorik gabe ere existitzen da. Horrexegatik da emakumea, haien ametsaren hezurmamitzea ez ezik, amets horren porrota ere. Ez dago emakumearen irudi bakar bat ere bere ifrentzuzko irudia sortzen ez duenik: Bizia eta Herioa da, Natura eta Artifizioa, Argia eta Gaua". (1. liburukia) Emakume ez da jaiotzen: egin egiten da. Ezein destino biologikok, psikikok, ekonomikok ez du definitzen gizaki emeak gizartean duen irudia; zibilizazio osoak sortzen du gizonaren eta zikiratuaren tarteko emaitza hori, femeninotzat jotzen den hori. […] Interpretazio-sistema oker horren oinarria zera da, ontzat jotzea naturala dela gizaki emearentzat emakume femenino bihurtzea: ideal hori mamitzeko, ez da nahikoa heterosexuala izatea, ezta ama izatea bera ere; “egiazko emakumea” produktu artifizial bat da, zibilizazioak ekoitzia, garai batean castratoak ekoizten zituen bezalaxe; ustez pinpirinkeriarako, otzantasunerako duen “sena” ikasarazi egiten zaio, gizonari harrotasun falikoa bezal...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Beauvoir, Simone de (1908-1986)
Beste egile batzuk: Arrarats, Irene
Argitaratua: Donostia : Andoain : Elkar : Jakin, L.G. 2019
Bilduma: Eskafandra ; 6
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera S BEA big Eskuragarri  Eskatu EK20010144
Saiakera S BEA big Eskuragarri  Eskatu EK20010143