Azala
Aldizkako argitalpena Eskuragarri

Merkatu soziala : Ekonomia Solidarioa hedatzeko estrategia / Carlos Askunze Elizaga, Mª Ángeles Díez López

Ekonomia solidarioa ekonomia kritikoaren ikuspegi moduan gero eta gehiago agertzen da kapitalismoaren ordezko zibilizazio-paradigma bat zehazteko eztabaidetan. Alabaina, ekonomia solidarioa ez da soilik proposamen teoriko bat, ekonomia eta gizartea eraldatzeko alternatiba izan nahi duen jardunbide bat baizik. Justizian, lankidetzan, eta elkarrekikotasunean oinarritutako ekoizpen-, banaketa-, kontsumo- eta finantzaketa-harremanak sortzea du xede, pertsona guztien eta planetaren ongizatearen zerbitzura. Eta, sorrera horretan, merkatu soziala erdigunean dago, ekonomia solidarioa hazteko eta hedatzeko estrategiaren ardatz modura, alegia; merkatu sozial hori sortzeko, lankidetza eta elkartasuna sustatuko dira, merkatu kapitalistako lehia eta jardunbide baztertzaileak beharrean. Merkatu sozial horren xedea kontsumo kontziente, kritiko eta eraldatzaileko eremua sortzea da, hiperkontsumismoari aurre egiteko. Merkatu sozial horretan ekoizpeneko eta ugalketako lan guztiak balioetsiko dira, bai eta ekonomia solidarioaren zati diren beste harreman ekonomiko mota batzuk ere, zeinak ezkutatu eta debaluatuak izan diren ohiko merkatuetan. Merkatu sozial hori bere hazkundea ahalbidetu eta sustatuko duten tresna propio eta egokituak garatzean oinarrituko da.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Hegoa (Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua)
Egilea(k): Askunze Elizaga, Carlos ; Díez López, Mª Ángeles
Argitaratua: Bilbo : Hegoa , 2019
Bilduma: Hegoak zabalduz
Gaia:
Generoa / Forma: Erreferentzia-materialak
Monografiak
Loturak: Ikusi materiala Hegoa-ren webgunean
Joan material honetara
  
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Aldizkariak INTERNETEKO BALIABIDEA EK19120216