Azala
Liburua Eskuragarri

Bazterreko ahotsak / Miren Tirapu Goikoetxea, Beheko Larraine

Miren Tirapu Goikoetxeak Beheko Larraine konpainia sortu zuen 2016an, eta ordutik taularatu dituen bi antzezlanen testuekin gatoz paperera Bazterreko ahotsak liburu honetan. Lehenengo testua, Atte hil aurretik, Maika Etxekopar Lougarot-ekin elkarlanean sortu eta idatzi zuen. Bigarrena berriz, Manifestu bat, Gaizka Sarasola Iarzabal idazlearekin elkarlanean. Egiletza kolektiboaren bidean koka daitezke bi testuak, beraz, antzerkiaren ikuspegi garaikide askorekin bat eginez. Estetika propio baten bilaketaren lekukotza ematen digu liburu honek, bazterreko pertsona eta pertsonaiei ahotsa emateko xedez sortutakoa: pertsonaia ironikoak, umoretsuak, ilunak, zikinak, ederrak dira orrialde hauetan topatuko ditugunak. Bada ohikoaz besteko parametro batzuetan funtzionatu nahi duen ibilbide luze baina ezkutuagoko euskal teatro bat, Ganbila bilduman kontatu, ikusgarri egin, ezagutzera ema nahi genukeena. Arriskuak hartzen dituen teatro bat da hori, Beheko Larraine proiektuarena bezala.

Zerrenda:
Egile nagusia: Tirapu Goikoetxea, Miren
Egile korporatiboa(k): EHAZE ; Beheko Larraine Konpainia (antzerkia)
Argitaratua: Donostia : Zarautz : EHAZE ; Susa, 2019
Edizioa: [1. argit.]
Bilduma: Ganbila (Susa) ; 1
Generoa / Forma: Antzerkia
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Antzerkia (Helduentzat) A TIR baz Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19110657