Azala
Liburua

Kristo fusilarekin

Fedajinek den-dena erakutsi nahi digute: txikizioa, arrain-azoka abandonatua, edateko ura duen putzu bakarra. Argazki-kamerarik ez daukagula ikusirik, kezkaturik geratu dira, desengainaturik. Mundu guztiak Raxidiya ikustea nahi lukete. Fede osoa dute munduak entzun eta ulertuko dituela, eta ez direla bakarrik egongo. Beren kausa jendearen belarrietara iristea besterik ez dute bilatzen; mundu guztiak jakin dezala Palestinako auzia hor dagoela eta jendeak galdetu dezala: —Eta zeren alde borrokatzen dira palestinarrak? Kapuścińskik ez zuen inoiz kazetariaren misio mesianikoan sinistu, baina argi zeukan noren alde zegoen: “Pobreen bizitza kontatzea da nire gai nagusia. Kazetariak izan nahi duzue? Orduan ezin dituzue haiek alde batera utzi. Pobreak munduko populazioaren %80 dira, baina pobreziak ez du ahotsik. Nire betebeharra da pertsona horiek entzunaraztea”. Eta, hein handi batean, bere hitza bete zuen. Kapuścińskik gorroto zituen politikariei egindako elkarrizketak. Uste zuen bai ala bai gezurra esaten zutela

Zerrenda:
Egile nagusia: Kapuscinski, Ryszard (1932-2007)
Beste egile batzuk: Apalauza Ollo, Amaia ; Irazabal, Ane
Argitaratua: Iruñea : Katakrak, 2019
Edizioa: 1. argit.
Saila: Saiakera (Katakrak)
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera S KAP kri Eskuragarri  Eskatu EK19110605
Saiakera S KAP kri Eskuragarri  Eskatu IRALE19110562