Metak eta kometak / Joan Mari Irigoien ; marrazkilaria, Jon Zabaleta
Irudimenetik arimarako zubian, udazkeneko hosto hegalari bati begira zegoela, belar-meta horiak ikusi zituen poetak, eta geroxeago, ortzadarraren pusketak: kometak. Etxera joan zenean, hartu zuen luma eta... hiru laburuxka idatzi zituen: bata jolasteko, bestea pentsatzeko eta bestea gozatzeko. Hementxe dituzu, irakurle, hirurak batean bildurik. Banan-banan errima eta neurri, ilusio handiz egindako literatur piezatxoak dira, kolore, gai eta molde desberdinetakoak. Are erakargarriagoak bilakatzen dira poematxo hauek Jon Zabaletaren pintzel trebearekin, gauak ilargiarekin bezala, topo egiteko aukera izan dutelako. Irudimenez eta arimaz Altzako artisauak egindako obra hau jar ezazu zeure etxeko liburutegian eta izan dadila heldu, gazte eta haurrentzat irakurgai.
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Donostia
: Elkarlanean,
L.G. 1994
|
Bilduma: |
Xaguxar (Elkar)
; 50 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Haur eta Gazteentzako Literatura
Poesia |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Adina / Maila: |
10 urtetik aurrera (berdea) |