Kattalin katagorria, jan nahi ez duen umegorria / [egilea, Carmen Villanueva Rivero ; ilustrazioak, Paul Caballero Barturen ; jatorrizko ideia eta kolaborazioa, Ibone Ruiz de Velasco Artaza ; itzulpena, Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak SL]
Kattalin katagorri zoragarria da, beste inor baino bizkorragoa. Baina, nahiz eta gurasoek otordu goxo-goxoak prestatu, intxaurrak besterik ez ditu jan nahi. Mokozabal ahatea izango da, bere arazoaz, denetik jaten irakatsiko diona. Eta horrela... anai-arrebak bezain osasuntsu eta indartsu haziko da! Teraipuinak haur-psikiatra batek idatzitako ipuinak dira, konpondu gabeko gatazka psikologikoren bat duten haurrak zaindu eta hazten laguntzeko, eta gurasoei gida bat eskaintzeko. Gure fabula txikiak haurrarentzat dibertigarriak eta lagungarriak izango dira, ipuineko pertsonaia batekin identifikatuta sentitu ahal izango denez. Gurasoei eta tutoreei haurrak jasaten duena ulertzeko aukera emango die. Eta lan-tresna egokia izango dira terapeutentzat.
Zerrenda: