Azala
Liburua Eskuragarri

Pozik bizi : 8-10 urte bitarteko umeen emozioak eta depresio-sintomak hobetzeko programa / Elena Bernaras Iturrioz, Joana Jaureguizar Alboniga-Mayor, Maite Garaigordobil Landazabal

Depresioa munduan hedatuen dagoen gaixotasuna da: 300 miloi pertsonari eragiten diela jotzen da. Haurrengan eta nerabeengan ere oso maiz ageri da, eta osasun publikoko arazotzat hartzen da. Hala ere, haurrengan gutxitan diagnostikatzen da, haurrek askotan ez baitakite zer gertatzen zaien edo ez baitute behar bezala azaltzen beren ondoeza. Horregatik, gurasoek ez ezik, eskolak eta irakasleek ere paper garrantzitsua izan dezakete depresioaren identifikazioan. Pozik Bizi helduaroan hainbesteko kalteak eragiten dituen gaixotasun hau prebenitzeko programa bat da. Irakasleak, haurrekin duten eguneroko harremanagatik eta gertutasunagatik, oso profesional egokiak dira mota honetako programak aurrera eramateko eskolan. Haurrek, programa honen bitartez, ikasten dute beren sentimendu eta emozioak identifikatzen eta horien aurrean erantzun egokia ematen. POZIK BIZI programa zenbait ikastetxetan jarri zen abian, modu esperimentalean. Programak lortutako emaitzek beraren eraginkortasuna erakutsi dute. Era berean, depresio-sintomak prebenitzeko eta 8-10 urte bitarteko haurren egoera emozionala hobetzeko haurrei zuzendutako programek zer garrantzi duten azpimarratu dute. Haurtzaroan eta nerabezaroan gertatzen ari den depresio-sintomen gorakadak prebentzio-neurri goitiarrak hartzera behartzen gaitu. Testuinguru horretan diseinatu da programa hau, hezkuntza-eragile guztiei baliagarria izango zaielakoan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Bernaras Iturrioz, Elena
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Egilea(k): Jauregiurizar Alboniga-Mayor, Joana ; Garaigordobil Landazabal, Maite
Argitaratua: [Bilbao] : Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2019
Bilduma: Ikertuz (EHU)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 159.942 BER poz Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19090112