Juanito Lope : artista eta inauterizalea : 1917-2017 mendeurrena

2017a Juan Lope Jimenez artista, inauterizale, baina batez ere tolosarren jaiotzaren mendeurren urtea da. 1981ean utzi gintuan, 63 urterekin, eta aztarna utzi zuen gizona izan zen, ez bakarrik taila, estatua, busto eta beste obra askoren sinaduran, baizik eta ezagutu zutenengan pertsona onaren arrastoa utziz. Zituen gaitasun artistikoei, zabaltzen zuen umore ona erantsi behar zitzaien, nahiz eta urte gogor eta zailak bizitzea tokatu: gerra eta gerraondoa. Bi ezaugarri hauek, artea eta umorea, urtean behin elkartzen ziren bere inauterizale alderdian. Herriko elkarte askori interesik gabe laguntzeaz gain,l berak bere numeroak prestatzen zituen. Liburu honekin Juanito Loperen lagunok merezi duen omenaldia egin nahi diogu, bere izpiritua gogoratuz, Quijote tolosarrarena, bere garaian deitzen zioten bezala (obra ez zuen saltzen, oparitu egiten zuen) eta jaio, bizi eta hil zen herria maite zuena. Berak zioen bezala: "Tolosatik zerura".

Zerrenda:
Egile nagusia: Saizar Arostegi, Joxemi
Erakunde egilea: Juanito Loperen Lagun Elkartea
Beste egile batzuk: Urretabizkaia, Joseba
Formatua: Liburua
Argitaratua: [Tolosa] : Amigos de J. Lope, L.G. 2017
Saila: Tolosarra bilduma ; 1
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 929Lope Jiménez, Juan SAI jua Eskuragarri  Eskatu EK19060283