Tximeleten eternitatea

«Urtarrilaren lehenean, munduaren azkeneko urteko lehen egun honetan, zerbait berezia gertatu da gure artean, hautatuon artean. Udaberrian gertatzen den bezala izan da, pozik jartzen zarela zergatik jakin gabe. “Sufrikarioen azkeneko urtea da”, esan zuen aitak. Aurki sufrimenduetatik libre izango gara». Gizadiaren azkena izatekoa den urtearen aroak pasatzen dira hamahiru urteko neskatila baten begien aurrean. Bibliaren araberakoa du eguneroko bizitza (testuak ikastea, tenpluan biltzea eta kaleetan predikatzea), baina nerabea, “kanpoko munduaren” burlen eta pubertaroaren erasoen artean harrapatuta, daraman bizimoduaz galderak egiten hasiko zaio bere buruari pixkanaka-pixkanaka, etxean sartu den hiztegi baten laguntzaz. Jaungoikoak hautatuen poztasun bitxiak arakatzen ditu eleberriak, eta neskatila baten ahots xaloaz mintzo zaigu giza kondizioari dagozkion obsesio eta beldurrez, baina baita ere itxaropenik gabeko bizitza batean aurrera –eta argirantz– egiteko gaitasunaz. Sinesmena eta eromena bereizten dituen mugetan barneratzen da Labastie, ausart bezain zorrotz.

Zerrenda:
Egile nagusia: Labastie, Sandra
Beste egile batzuk: Murua, Mitxel
Formatua: Liburua
Argitaratua: Irun : Alberdania, 2019
Edizioa: 1. argit
Saila: Narrazioa (Alberdania) : 130
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N LAB txi Eskuragarri  Eskatu IRALE19070058
Narratiba (Helduentzat) N LAB txi Eskuragarri  Eskatu EK19060088