Azala
Liburua Eskuragarri

Argazki hau euskaraz mintzo da : antzerkiaz gogoetak, iritziak, aldarriak / EHAZE-Antzerkizale elkartea ; [iritziena, Agus Perez, Jaime Valverde eta Arantzazu Fernandez Iglesias]

EHAZEk bere ibilbidea hasi zuenetik sarri etorri izan zaizkigu hainbat eragile unean uneko iritzi eske, kulturgintza dela, kultur kudeaketa dela, euskal antzerkigintzaren egoera dela. Urteen joanean ahal bezala erantzun izan diegu eskakizun horiei, baina gauza bat geratu zaigu argi: ez dago egun euskal antzerkigintzaz gogoeta egiten lagunduko duen argazkirik. Eta egon, badago zeri argazkia atera. Esango genuke Euskal Herriko antzerkigintza sendo kokatu dela azken urteetan kulturgintzaren testuinguruan: euskarazko antzerkigintzak nolabaiteko eztanda bizi izan du azken hambabost urteetan, igo egin da obren kantitatea eta kalitatea, igo egin da publikoaren interesa. Eta garrantzitsuena dena, euskal sortzaileek egindako eskaintzek gero eta gehiago egin dute bat orain eta hemen euskal jendarteak izan ditzakeen kezka politiko, sozial eta estetikoekin. Noski asko dago egiteko. Hasi besterik ez gara egin. Azken urteetan nolabaiteko eztanda sumatzen dugula diogunean, esan gabe doa egoera zailean geundela eztanda horren aurretik. Eta oraindik ere egoera zailean gaude. Baina beti egon da antzerkigile saldoa borrokan. Euskal Herrian une indartsua bizi du antzerkigintzak. Eta irudiak isil mintzo diren arren, argazki hau euskaraz mintzo da.

Zerrenda:
Erakunde egilea: EHAZE
Egilea(k): Perez, Agus ; Valverde Rodriguez, Jaime ; Fernández Iglesias, Arantzazu
Argitaratua: Azpeitia : EHAZE, 2017
Edizioa: 1. ed
Bilduma: Antzezlana (EHAZE)
Generoa / Forma: Antzerkia
Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Antzerkia (Helduentzat) A arg Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19050128