Errege izatekoa zen gizona

Rudyard Kiplingen literaturak dohain bakan horietako bat dauka: era askotara irakur daiteke. Harold Bloom-ek, esaterako, honela jardun du liburu honetaz: "kontakizunak zenbat-gura interpretazio izan ditzake: molde misteriotsu batean, Kafiristan-go mendi urrunetan ingeles karrika-zorri bik izandako ibilerak baino auzi sakonagoak darabiltza". Lehen ikusian, beraz, pentsa liteke narrazio pikaresko bat dela. Hor ditugu bi pikaroak, Daniel Dravot eta Peachey Carnehan, eta generoko beste osagai gehienak ere ez dira falta. Bada, ordea, beste irakurbide bat: kolonialismoaren zer irudi ematen digun testuak. Horrek Kiplingen munduan areago barrentzera behartuko gaitu, fartsa azaleratzeko (Marie Roberts-en hitzetan, "kolonizazioaren parodia"). Irakurlea, bidarteotan, Kiplingen prosa jori eta bizia izango du bidelagun, eta Angélica López de la Manzanararen irudi bereziak bidaide.

Zerrenda:
Egile nagusia: Kipling, Rudyard (1865-1936)
Beste egile batzuk: Roque Eguzkitza, Iñigo ; López de la Manzanara, Angélica
Formatua: Liburua
Argitaratua: Berriozar : Denonartean, L.G. 2015
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Adina / Maila: 12 urtetik aurrera (horia)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N KIP err Eskuragarri  Eskatu EK19050032