Azala
Liburua Eskuragarri

Sasieskola / Garbiñe Ubeda

Ostegun buruzuri bat da eta Larraitz, institutuan piper eginda, mendi aldera joan da. Martinekin, ezagutu orduko bihotza taupaka jarri zion mutilarekin. Askatasun gose eta egarri da eta prest dago dena atzean uzteko. Euren arteko maitasunean sinetsita dago. Baina bizitza itzulipurdikatuko zaio, han mendian, hilketa baten lekuko isila izango delako. 1984 urtea da eta biharamunean honela jasoko dute egunkariek berria: "Mueren tres terroristas en un tiroteo".Ke arteko egunak dira Euskal Herrian. Bizitza benetan irauliko diona, ordea, Martinen abandonatzea izango da, babes eman beharrean, bizkarra emanez. Sentimentu eta emozio zurrunbilo horretan, konplize bakarra aurkituko du Larraitzek.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ubeda, Garbiñe
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 2018
Bilduma: Lekuko (Elkar) ; 1
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 12-16 urte (horia)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N UBE sas Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE19040181
Narratiba (Helduentzat) N UBE sas Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19040175