Azala
Liburua Eskuragarri

Hondar aleak / Rafa Ugalde

"Berrogeita hamar urtetik gora hiltzen hasten gozak". Esaldi hori bota zidan lagun batek hil hurrenean zegoen beste bati bisita egitera joan ginela. Seguruenik, arrazoia zuen; beraz, ni hiltzen hasia dagoen gizonezkoa naiz. Hori horrela, esku artean dituzun Hondar Aleak hiltzen hasia den gizonezko baten bizimoduaren bizitza-atalak dira, aleak, sentipen-aleak: norberaren itzalak, gorrotoak, beldurrak eta zalantzak, lotsa ahoz ez aitortuak, maitasun galduak eta desmaitasunak, gurasoekin izan gabeko harremanen mina edo bizitzari zentzua ematen dion heriotza ulertzeko ahalegina. Bizitza baten hondarrak, bihotzetik gogora eta gogotik paperera igaro direnak; ezinegonetik baretasunerantz egindako bidean azaldu diren sentipen-aleak; sekula itzuliko ez direnak. Gerora begira etortzekoak diren aleek eratuko ahal dute betiko atseden leku izan litekeen hondartza barea!

Zerrenda:
Egile nagusia: Ugalde, Rafa
Argitaratua: Donostia : Erein, 2018
Edizioa: 1. argit
Bilduma: Poesia (Erein) ; 39
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P UGA hon Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18090103