Azala
Liburua Eskuragarri

Erreka haizea : botere, isilpen eta herioaz / Sonia González

Egunerokotasuneko bizipenetatik abiatu da Sonia González liburu honetan, munduaren gaineko ikuspegi kritikoa emateko. Bizitzaren arrakalak disekzionatu ditu, eta zirrikituetan ezkutatzen diren sakoneko desberdintasunak, minak, ezin esanak azaleratu. Baina baita indarra ere, isiltasun behartuari hitzarekin erantzuteak ematen duen indarra. Pertsonala politikoa dela esaten dugunean, gauza askori buruz ari gara. Besteak beste, arlo pribatuan gertatzen dena ere politikoa dela, politikak bizitzaren arlo guztiak bustitzen dituela. Egunerokotasuna politikoa dela erakusten digu egileak orriotan, eta bizipen konpartituak egiten duela pertsonala kolektibo. Erreka haizearen epeltasun itogarria lagun, testu laburrez osatutako arnas luzeko liburua da hau. Harremanetan estutzen gaituzten botere desberdintasunez, isilpenaz, heriotzaren hautu kontzienteaz. Zoramenera eta heriotzara hurbildu eta zauriak sendatzeaz. Minaren geografia izan daiteke saiakera hau, edo bizitzarena berarena.

Zerrenda:
Egile nagusia: Gonzalez, Sonia
Argitaratua: Zarautz ; Iruñea ; Larrabetzu : Susa, L.G. 2018
Bilduma: Saiakera (Susa)
Generoa / Forma: Saiakerak
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Ikus liburuaren bertsio digitala (Susa)
Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera LITE GON err Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE18090097
Saiakera S GON err Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18090096