Agur, Euzkadi / Juan Luis Zabala
Lauaxeta 1997ko Euskal Herrira agerrarazi du Juan Luis Zabalak bere laugarren nobelan. 60 urtetan kontu asko aldatu dira, hildako baten jakinmina pizteko bezainbeste bai behintzat. "Irabazi egin ete genduan ba azkenean guda? Euzkadi azke ete da?". Nahiz eta ezer esan ez, ertzain-autoari begira-begira geratu zitzaion Lauaxeta, eta txoferrak susmo gaiztoz begiratu zion aldamenetik pasatzean. Harrituago utzi zuen Lauaxeta polizien ibilgailuko errotuluak bere bat-bateko berpizte ustegabekoak baino. 1937an hila zen, gogoan zituen Gasteizko hilerriko fusilamenduko xehetasunak. Orain, ezerezetik bat-batean jalgia, ezkutuko indar batek heriotzaren ilunpeetatik biziaren argira itsumustuan erauzia, plaza bateko bankuan eserita berpiztu berria zen, gerra aurreko traje dotorez jantzita, gorbatadun eta betaurrekodun, baina fusilatu zutenean aurpegia estaltzen zion bizarraren aztarrenik gabe; eta ez zekien non eta noiz berpiztua zen, zein herritan eta zein urtetan, ez zekien noiz arte, eta, batez ere, ez zekien zertarako.
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Zarautz
: Susa,
2005
|
Edizioa: | 4. ed. |
Bilduma: |
Narratiba (Susa)
; 39 |
Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |