Azala
Liburua Eskuragarri

Bertsolarien ahoz : modernizazio prozesua eta identitate bideak Gipuzkoan, 1830-1936 / Luzia Alberro Goikoetxea

Eskuartean duzun liburu hau, doktorego tesi baten emaitza da. Hiru helburu nagusi izan ditu egileak hau osatzerakoan: bertsolarien lanek Euskal Herriko historiarako iturri historiko gisa duten balioaz ohartaraztea; XIX. eta XX. mendeko Euskal Herriaren historiarako modernizazio prozesuaren azterketan herri xeheak aldaketa horiek nola bizi izan zituen entzuteari garrantzia ematea, modernizazioaren subjektu hartzaile izateaz gainera, subjektu aktibotzat ere hartuz; eta, azkenik, euskal identitatearen edota euskal identitateen gaia arazo gisa sortu eta gizartean zabaldu zeneko garaira ikuspegi kritikoz hurbiltzea. Sei dira liburu honetan aurkituko dituzun bertsolarien ahotsak: Xenpelar (Errenteria, 1835-1869), Bilintx (Donostia, 1831-1876), Pello Errota (Asteasu, 1840-1919), Pedro Mari Otaño (Zizurkil, 1857-Rosario-Argentina, 1910), Txirrita (Hernani, 1860-Altza, 1936), Jose Mari Lopetegi (Irun, 1875-Arrueta, 1942). Bertsolarien esanak historiografiarekin alderatu ditugunean ikusi ahal izan dugu modernizazioaren alderdi nagusi guztiei buruz mintzatu zirela bertsolariak: ez agian datuak emanez, ez fenomenoen azterketa sakonak eginez, baina bai horien inguruko bizipen eta esperientziak argiro agertuz. Bertsoak eguneroko bizitza aztertzeko, historia soziala egiteko aparteko iturriak direla ikusi ahal izan dugu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Alberro Goikoetxea, Luzia
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Argitaratua: Bilbao Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2017
Bilduma: Historia garaikidea ; 54
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 891.69-1 ALB ber Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18060008