Enigma bi, erantzun bat / Patxi Zubizarreta ; argazkiak, Thomas Canet
Bizitza osoa daukagu "Obabakoak", "Moby Dick" edo "Kixote" bezalako obra miresgarriak irakurtzeko, baina "Tom Sawyer", "Estepako otsoa", "Ibrahim jauna" eta "Koranaren loreak" edo esku artean daukazun "Enigma bi, erantzun bat" bezalako liburuak irakurtzeko urte gutxi baina preziatu batzuk dauzkagu, hain zuzen ere nerabezaroan gertuago eta irekiago baikaude bizitzaren xarma, misterioa eta abenturak deskubritzeko. "Emakume sugearen misterioa" enigmak Euskal Herriko lehenaldira eta Birmaniara garamatza, adiskidetasuna eta lehen amodioak medio. Jentziren enigmak, ostera, India eta Himalaia ezagutaraziko dizkigu, abenturak eta malenkonia bidelagun. Erantzuna, baina, norberak bilatu beharko du..., eta hala ere ziur egon bi ipuin hauek amaitutakoan, batik bat garai egokian irakurriz gero, bidaia handi baten ostean bezalaxe sentituko zarela: desberdinago, zailduago, zaluago.
Zerrenda: