Azala
Liburua Eskuragarri

Plastikozko loreak erregearentzat / Xabier Montoia

Elvis Presleyren mitoak oraindik ere milioika lagun erakartzen ditu Memphis hirira, kantariaren etxea eta hilobiak ikustera. "Gracelandera joan arte ez nintzen elviszale" aitortu digu Xabier Montoiak, "areago, arin etxetik egotzi eta kale gorrian utziko nauten nire disko piloetan, ez da, duela gutxi arte, haren alerik izan. Bat bera ere ez, gehitu beharko nuke lotsagorriturik". Ford zahar batean, Nashvilletik barrena, Memphisera abiatu da Montoia. Eta Elvisekin topo egin du errepideetan, tabernetan, dendetan, gasolindegietan, alde guztietan. Faktoria erraldoi bat dira Elvis eta bere ondarea. Musikazalearentzat ordea, Memphis ez da soilik Elvis. Bidaia honen bitartez country, blues eta soul garai miragarrietara gidatuko zaitu idazleak... B.B. King, Carl Perkins, Rufus Thomas, Al Green, Alex Chilton, Otis Readding, Dan Penn eta enparauen mundura. Tarte itzela dago Elvisen lehen etxetik azkenekora.

Zerrenda:
Egile nagusia: Montoia, Xabier
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G.1998
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 28
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)