Azala
Liburua Eskuragarri

Joan zaretenean : sei bozeto nekearen gainean / Jokin Muñoz

Erakunde armatu bateko kide bat, atentatu bortitz batean parte hartu eta gero, haurtzaroko adiskide baten etxera doa, gau baterako aterpe eske. Barrura egin, eta harekin batera iragan atzendua sartzen zaio adiskideari zirimola batean. Batere tremendismorik gabe, prosa sotil eta xumez jartzen gaitu Jokin Muñozek euskal gizartearen ispiluaren aurrean. Ispiluaren markoa gizarte horrek bizi duen egoera gatazkatsua, bortxa girokoa bada ere, ispiluan islatzen dena gizabanakoa da, bere arazo eta itomenekin. Adiskidetasuna, maitasuna, edo bi sentimendu horiek adierazteko ezintasuna dabil eleberrian barrena, mamu bat balitz bezala. Muñozek bere belaunaldia, hogeita hamar / berrogei urte bitartean dabilen jende multzoaren erradiografia bat atera nahi izan du, eta zinez lortu duela esan behar da

Zerrenda:
Egile nagusia: Muñoz, Jokin
Argitaratua: Irun : Alberdania , L.G. 1997
Bilduma: Nobela (Alberdania)
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N MUÑ joa Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18050147