Azala
Liburua Eskuragarri

Kalamidadeen liburua / Joan Mari Irigoien ; [marrazkiak, Antton Olariaga]

Eleberriak familia kalamitoso baten istorioa kontatzen du: Ladis, aita; Enriketa, ama; Gorki, aitona; eta Manoli eta Juanita alabak. Beraz, ez dago protagonista bakarra. Haien arteko harremanak, gatazkak, eztabaidak ohikoak dira baina, aldi berean, areagotuak. Baina argumetua ez da garrantzitsuena. Ikuspuntu surrealista erabiliz, Jose Jabier Fernandezen hitzetan, Irigoienek Euskal Herriaren inguruko azterketa aurkezten du. Aldi berean, egileak garai hartan hainbeste maite zuen errealismo magikoaren islak aurkituko ditugu. Molde guztiak hautsi ditu Joan Mari Irigoienek eleberri honetan, irakurlea batzuetan irriz, besteetan barrez jartzeko asmoz. Pertsonaia xelebre eta karikaturazko batzuen bitartez, komedia gisako istorio txoro bezain airosoa kontatzen digu "Kalamidadeen liburu" honetan, eta aldi berean gizartearen gaineko fartsa sano, lotsagabe eta kritikoa egiten. Zeregin horretan guztiz lagungarriak dira Antton Olariagaren marrazki umoretsu eta zirikatzaileak. Idazlearen irudia, familia barruko harremanak, sexua, ekonomia, matxismoa, erlijio eta politika modu batzuk... dena jartzen du hankaz gora Irigoienek, baita literatura egiteko legeak ere.

Zerrenda:
Egile nagusia: Irigoien, Joan Mari (1948-2023)
Egilea(k): Olariaga, Antton
Argitaratua: Donostia : Elkarlanean, 2016
Edizioa: 8. argit.
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 170
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Sinopsia:Eleberriak familia kalamitoso baten istorioa kontatzen du: Ladis, aita; Enriketa, ama; Gorki, aitona; eta Manoli eta Juanita alabak. Beraz, ez dago protagonista bakarra. Haien arteko harremanak, gatazkak, eztabaidak ohikoak dira baina, aldi berean, areagotuak. Baina argumetua ez da garrantzitsuena. Ikuspuntu surrealista erabiliz, Jose Jabier Fernandezen hitzetan, Irigoienek Euskal Herriaren inguruko azterketa aurkezten du. Aldi berean, egileak garai hartan hainbeste maite zuen errealismo magikoaren islak aurkituko ditugu. Molde guztiak hautsi ditu Joan Mari Irigoienek eleberri honetan, irakurlea batzuetan irriz, besteetan barrez jartzeko asmoz. Pertsonaia xelebre eta karikaturazko batzuen bitartez, komedia gisako istorio txoro bezain airosoa kontatzen digu "Kalamidadeen liburu" honetan, eta aldi berean gizartearen gaineko fartsa sano, lotsagabe eta kritikoa egiten. Zeregin horretan guztiz lagungarriak dira Antton Olariagaren marrazki umoretsu eta zirikatzaileak. Idazlearen irudia, familia barruko harremanak, sexua, ekonomia, matxismoa, erlijio eta politika modu batzuk... dena jartzen du hankaz gora Irigoienek, baita literatura egiteko legeak ere.
Deskribapen fisikoa:314 or. z.-b. ir. ; 21 cm
ISBN:978-84-8331-380-0