Azala
Liburua Eskuragarri

Rafa Egiguren / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

Gure poesia kultua herabe izan da umorea erabiltzera, hain segur errazkerietarik eta, oro har, olerkaritza folklorizatutik urrundu beharrez. Iduri luke jasoagorako asmo horretan beldur hartu ziola irriari, poetek umorea anitza dela ez balekite moduan, edo «gauza serioak» beti zurrun adierazi behar balituzte bezala. Menturaz gure lehen poeta modernoek bazuten halako oka bat poesian baino prosan aspertzeraino landutako Mariz, Peruz eta gehienbat oker ulertzeetan oinarrituriko algarez, Lizardiren txinparta batzuk ditugu salbuespen ia bakarra. Barne-arrazoi hau menostu gabe, egia da euskaldungoak ez zituela oso urte gozoak bizi izan XX. mendean, eta horrek ere edukiko du zerikusia gure poesiaren seriostasunean. Gero Arestik ekarriko zuen aire sozial berria mintasun dramatikoz heldu zen, tonu epikoa behar zen herriaren kontzientzia inarrosteko, beste ildo garrantzitsua, poesia existentziala, bortxaz ageri zela itun. Horrek guztiak eta berez dauzkan balioek egiten dute Rafa Egigurenen poesia lana, laburra izanagatik, garrantzitsu. Eguneroko bizitza eguneroko hitzetan, esanen genuke ematen digula Egigurenek, baina gauza arruntek daukaten ahalmen poetikoa baliatzen duela. Abanguarda literario guztiek eduki ohi duten kulturaren ulertze festazalearen partaide, mundua jostailuz betea dagoela ohartarazten digu: tren elektrikoak, boeingak, poxpoloak, Pantera Arrosa, zapatak, karrikak, San Juan sua... eta traste hauen bitartez aurreko belaunaldikoen elokuentziaren poesiatik detailearen poe...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Egiguren, Rafa
Egilea(k): Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2002
Bilduma: XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)