Jose Luis Otamendi / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
«Orain denbora kristalezkoa da» esanez amaitzen zuen poema bat Jose Luis Otamendik, eta lerro horrek osatzen du, ene irudiko, bere atzoko eta gaurko poetikaren ardatza: denbora gatzatu egin da eta poetak inguruari behatzeko astia hartu du, bere bizitzaren hilotza ikusten du, kristalak izoztea eta gardentasuna sujeritzen baitizkigu, biak batera, eta hala berean ontzia, klepsidra menturaz, eta hartan isuri behar du poetak bizitza berri bat orain, denborak aitzina egin behar duenez eta etorkizuna duelako begi bistan... Halako klabe sotil eta alabaina aberatsaren bitartez iragartzen zigun Otamendik ziklo baten amaiera eta beste baten hasiera bere poemagintzan. Lirikotasunaren helburu nagusienetakoa hitza hizkeraren kutsaduratik libratzea dugu, poetak bere bihotza biluzten duen bezalaxe soiltzen du testua, zinezkotasuna helburu. Apaingarria, ederra bada ere, askotan ez baita adierazkorra, aitzitik, kutsatzailea da. Mezuaren esentzialismo batean mugitzen da poeta, euri tantaren edertasuna atzeman nahi du, eta hori zaila da oso, poesia, oro har, malkoz itoa dagoelako, eta euskal poesian «anpuluak» ere badauzkagulako, perla komiko horiek. Nahitarat aukeraturiko urritasun horri esker sentimenduen esate xahu batean sortzen du Otamendik giro liriko berezi bat, inguru liluragarri bat, irudien zailean ez baina gardentasunean oinarrituta hunkitzeko ahalmen aparta duen sistema bat. Otamendi lañotasunaren poeta da, poesiari «poetikoa» den oro kenduta gelditzen den kristal garbi horixe...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2000
|
Bilduma: |
XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
|
Generoa / Forma: |
Poesia
Baliabide digitalak Helduentzako Literatura |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Poesia (Helduentzat) | P OTA jos | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK18050060 |