Atoiuntzia / Edorta Jimenez
"Atoiuntzia" etengabeko naugrafio baten kronika da, bederatzi ipuin eta epilogo batean emana. Kantaurin ez ezik bestelako itsaso sakonagoetan nabigatu eta galdutakoena da liburu honetan kondatzen zaigun historia kolektibo hau. Mila marineletan multiplikatzen da Edorta Jimenez, mila hizkera desberdinetan mintzo diren itsasgizonetan. Baina itsasoa ez da marinelaren baitan bakarrik bizi, eta ondo baino hobeto daki hori egileak, Etxeek, talek, portuko karkaba estuek, gizakiek eta animaliarik galduenek dute "Atoiuntzia"ko itsasoa barrenean. Herri osoak melatu ditu itsasoak mendeetako lan etengabean. Eta hizkuntza berean, nola bestela, izkribatu ditu Edorta Jimenezek narrazio labur hauek. Itsasoa barnean daramatenen eran.
Zerrenda:
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Lasarte-Oria :
Susa,
L.G.1990
|
Bilduma: |
Narratiba (Susa)
; 4 |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Narratiba (Helduentzat) | N JIM ato | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK18040028 |