Leturiaren egunkari ezkutua / J. L. Alvarez Enparantza "Txillardegi"
«Leturiaren egunkari ezkutua» pertsona bakarti eta gogoetatsu baten egunkari ezkutu, gorde, intimo bat da. Bertan bere gertakizunak baino gehiago, giza izateari buruzko bere gogoeta filosofikoak aurkezten dizkigu. Testoa gertakizunek baino gehiago, Leturiak bere bizitzaz dituen gogoetak osatzen dute. Gaia egiztagarria da, gogoeta existentzial horiek edozeinek egin ditzake eta gehiago edo gutxiago denok egiten ditugu geure bizitzan zehar. Gaia egilearen garaikoa da. Nobela honetan agertzen den gizarte moeta erabat hiritarra da. Dantzalekuek, zineek, motorren zaratek hori agertzen dute. Bestalde gizarte horren kritika edo aurkezpen handirik ez du egiten. Leturia betibakarrik eta bere buruaz hizketan agertzen bait zaigu ia beti.
Zerrenda: