Kontrol prediktiboa, eraikinen energia erabilera hobetzeko era [Interneteko baliabidea] / Edorta Carrascal Lekunberri ; zuzendaria, José María Pedro Sala Lizarraga, Izaskun Garrido Hernández
Energia eta Lana ez dira kontzeptu bera, nahiz eta unitate berdinak izan. Energia behar dugu lana lortzeko eta lan hori behar dugu ongizate gizartea garatzeko. Entropia eta Exergia bezalako kontzeptuek esaten digute noiz eta nola erabil daiteke dugun energia, eta zer etekin atera diezaiokegun. Bizi garen mundua arin aldatu da. Ongizate gizartea gero eta gehiago zabaltzen ari da, eta lehenago garrantzia eta influentzia ez zutenek haien tokia eskatzen dute munduan. Eta energia behar dute lan bihurtzeko, eta ondo bizitzeko. Energia behar horrek, kolokan jar dezake gizadia. Horren eragina noraino hel daitekeen ziurtatzerik ez badago ere, eguraldi eta klima aldatzen ari dira, eta honek arlo batzuetan eragin positiboak ekarriko baditu ere, beste arlo batzuetan nabaritzen diren eraginak kaltegarriak dira. Bizi garen une erabakigarri hauetan Europak energiaren erabilera arduratsu baten alde apustu egin du. Eraikuntzaren sektoreak, gizarte garatuetan kontsumitzen den energiaren % 40 erabiltzen du, horren erdia ongizate termikoa ziurtatzeko erabiliz. Lagun asko dira arlo honetan lana egiten dutenak, erabiltzen den energia ahalik eta era eraginkorrenean aprobetxatzeko.
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | ; |
Argitaratua: |
; Bilbo
: [s.n.]
, 2017
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Doktorego-tesiak
Baliabide digitalak Monografiak |
Loturak: |
Joan Ingumaren webgunera Joan material honetara |
Adina / Maila: |
espezializatua |

Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK18030310 |