Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Nekazaritza ekologikoko elikagaien banaketa politikaren kudeaketa iraunkorra [Interneteko baliabidea] : adierazle sistema holistikoagroekologikoaren proposamena / Mirene Begiristain Zubillaga ; zuzendariak, Lucía Mediano Serrano, Jon Landeta Rodríguez

Ikerketa honen helburu nagusia izan da nekazaritza ekologikoko elikagaien sektorean jarduten duten enpresa eta erakundeentzat nekazaritza ekologikoko elikagaien banaketa politika modu iraunkorrean kudeatzeko lagungarriak izan daitezkeen irizpideak argitzea eta, ezagutza horretatik, kudeaketan sortu daitezkeen eraginen bitartez, nekazaritza sektoreari eta gizarteari eskainitako balioa handitzea.Horretarako, nekazaritza ekologikoko elikagaien banaketa politikaren kudeaketaren iraunkortasuna (ekologikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala) baloratzeko adierazle holistiko-agroekologikoen proposamena garatu dugu. Proposamena garatzearen arrazoi nagusiak izan dira: batetik, azken urteetan krisi ekologikoaren eta elikadura istiluen testuinguruan, nekazaritza ekologikoaren eta agroekologiaren inguruan interesa hedatu egin da. Hala ere, egoera hori ez da eskaeran guztiz islatu, nagusiki elikagai ekologikoen irisgarritasun faltagatik, oztopo hori bere kontsumorako galga nagusitzat joz. Bestetik, nekazaritza ekologikoaren garapen iraunkorraren mesedetan, nekazaritza ekologikoko elikagaien marketin kudeaketak dituen bereizgarriak identifikatzeko beharra dagoela uste dugu, bereziki bere banaketa politikarena. Azkenik, ikerketa honekin, gaiaren inguruan dauden ikerketa zientifiko urriei ikuspegi berritzaile baten ekarpena egiten saiatu gara. Finean, ikerketak sektorearen ahalduntze beharrari ekarpena egin diezaiokela iruditzen zaigu. Ikuspegi holistiko-agroekologikoaren logikari jarraituz,...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Begiristain Zubillaga, Mirene
Egilea(k): Mediano Serrano, Lucía ; Landeta Rodríguez, Jon
Argitaratua: ; Donostia : [s.n.] , 2015
Gaia:
Generoa / Forma: Doktorego-tesiak
Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Joan Ingumaren webgunera 
Joan material honetara
Adina / Maila: espezializatua
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia INTERNETEKO BALIABIDEA EK18030128