Azala
Liburua Eskuragarri

Angel Otaegi : Frankismoak sinbolo bihurtu zuen abertzalea / Iban Arregi Epelde

Kaixo, Angel. Urte mordoa igaro duk hemendik joan hintzenetik; hala ere, gure gogoan jarraitzen duk, bizirik bahintz bezala. Afusilatu hinduten aurreko eta ondorengo egun haietan, bai hainbeste maite huen hire herrian, bai Azpeitian eta bai Euskal Herrian ere, makina batek mota desberdinetako protestak egin genitian. Azpeitiar zahar batek zihoan inoiz ez zuela tamainako grebarik ezagutu. Gero egunak pasatzen joan zituan, eta aldaketak ere laster etorri zituan; esaterako, hi hiltzeko agindua eman zuena urte horretan bertan hil zuan. Eta gauza bat esango diat: hire ama zena, Maria, bizi izan zen bitartean hitaz harro bizi izan zela, baita izeba eta beste senideak ere. Hire Nuarbeko lagunei buruz ere antzeko zerbait esan zezakeat. Plazari hire izena ematea ez diagu lortu, baina beste gauza garrantzitsu bat bai: hire eta Txikiren heriotzen urtemugan Gudari Eguna ospatzea Euskal Herri osoan. Urtero ospatzen diagu hi afusilatua izan hintzen eguna, eta hire herriko hilerrira bisita egiten diagu, hitaz oroitzeko. Orain, ezagutu ere egin ez hinduten gazteak joaten dituk gehienbat. Eta ezagutu ez bahinduten ere, ez ezak pentsa ez dakitenik zein izan hintzen. Gaur ere, hik izan hituan ametsak eta ideiak dituzten gazteak badituk, eta horien bihotzetan ere, gureetan bezala, hiretzako lekua zagok. Pentsa: hainbeste urte pasatu arren, herriko elkarte batek hitaz liburu bat egitea erabaki dik. Hortik atera kontuak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arregi Epelde, Iban
Erakunde egilea: Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinadora
Argitaratua: Azpeitia : Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinadora , 2001
Bilduma: Uztarria Biografiak ; 2
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 929Otaegi ARR ang Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18020368