Euri kontuak / Jose Luis Otamendi
Ardo hark gure mahairainoko bidea egin zuen. Ez dakit zelan baina han zegoen mehe, ilun eta gozo gure edalontzietan, lurrin gorrantza eta bristada odolkara zeriola. itsaso sakon eta urrun batetik jaulkitako edabea zen, luzaroan jeinu baten gisa jaregin zezaten egon-egona. Igande arrunta zen, izeba Eulalia gonbidatua genuen bazkaltzera. Ohitura zuen zerbait ekartzekoa, berak egindako opilen bat, etxerako apaingarri xumeren bat, loreak sasoian, ardoa. - Zoko batean agertu zait, eta alferrik galduta ez badago edango duzue -bere-berea zuen irribarre herabearekin ekin zion izebak sukaldera orduko.
Zerrenda:
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Iruñea :
Susa,
L.G. 1999
|
Bilduma: |
Narratiba (Susa)
; 36 |
Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |