Azala
Bideoa Eskuragarri

Unibertsolariak [Bideoa - Interneteko baliabidea] : munduaren ertzaren bila / [zuzendaritza, Juanjo Elordi ; gidoia, Unai Iturriaga]

Unibertsolariek ezer gutxi ezagutzen dute Borovilletik kanpo dagoen munduaz... Karratu izeneko saltzaile batek kontatzen diena, horixe besterik ez dakite, euren kaniken bila etortzen baita, harribitxiz eginiko kanikak eta haien truke hainbat produktu ekartzen dizkie, baina, halabeharrak batzuetan... Halabeharra Plutonen urtebetetze jaian gertatuko da, Saturrek nahigabe oparia apurtu eta denak kontra jarriko zaizkio.eta. Saturrek ez du bere burua erruduntzat jotzen eta, denek baztertzen dutela ikusita, harrokeria bat botatzea pentsatu du: " inork ez banau ikusi ere egin nahi, munduaren ertzera joan eta hantxe galduko naiz, sekula gehiago inor ez ikusteko!". Baina nork sinestu Satur harroputzari? Inork ez... harik eta hurrengo egunean, Satur inon ageri ez denean, benetan ari zela konturatu... Unibertsolari guztiek Saturren bila abiatzea pentsatu dute... baina bat-batean karratu saltzailea agertu eta asmoa deuseztatzen ahaleginduko da, alferrik, jakina, unibertsolariak Saturren bila abiatuko baitira: harroa bada, baina unibertsolarietako bat ere bada, ze arraio! Karratu ez da beraiekin abiatuko, baina bidean hainbat tokitan agertu... eta desagertuko da era misteriotsu batean. Eta, hara!, Satur, berak ere ez dakiela nola, biribilean ibili eta Borovillera, bere herrira, itzuliko da... baina han ez dago inor, beste guztiak bere bila abiatu baitira aspaldi... Plutonek esango lukeen moduan, istorio honen ertzaren bila abiatzen bazara, istorio borobil bat aurkituko duzu.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Baleuko (Ekoizlea)
Egilea(k): Elordi, Juanjo (Zuzendaria) ; Iturriaga, Unai (Gidoia)
Argitaratua: [S.l.] : Baleuko : EITB, L.G. 2005
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Filmak
Haur eta gazteentzako zinema
Loturak: Ikusi filma (EITB nahieran)
Adina / Maila: Adin guztientzat.
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako filmak HF uni Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18020243