Azala
Liburua Eskuragarri

Goldsmithen ikaslea / Joxean Agirre

Goldsmith irakasleak Interneten eskaintzen duen literatura ikastaro birtualean eman du izena idazlegai euskaldun batek. Maisuaren aholkuei jarraituz, originaltasuna bilatu ordez, iraganeko pasadizo bat oroitu eta hura idaztera jartzen da: nola gaztetan, etxera ezustean itzuli eta orduko neska-laguna aurkitu zuen ohean, bi morroirekin abiadura handiko jardunean. Zenbait pertsonaia eta beste hainbat istorio txirikordatzen ditu egileak, umorez, sentsualtasunez eta literaturarekiko maitasunez gainezka egiten duten orrietan. Amaieran, gainera, Euskal Herria asteburu batean ezagutzeko gida turistiko, gastronomiko eta kultural bat oparitzen digu, olgetan nahiz benetan hartzeko modukoa.

Zerrenda:
Egile nagusia: Agirre, Joxean
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G.2017
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 356
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N AGI gol Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19110488
Narratiba (Helduentzat) N AGI gol Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE18010321