Azala
Liburua

Nola hustu nuen gurasoen etxea

Gutako edonor aurkituko da noizbait ataka gogor honen aurrean: Gurasoen galtzea. Izan garen edo, halabeharrez, noizbait izango garen umezurtz guztioi eskainia da eleberri baten moduan irakurri daitekeen liburu lagungarri hau. Bere gurasoen etxea nola hustu zuen kontatzen digu liburu eder honetan Lydia Flem-ek. Lau bide baino ez die aurkitzen han aurkitutako gauza bakoitzari, altzari, soineko, paper…: gorde, eman, saldu edo bota. Baina erabaki bakoitza hartzerakoan, halako errudun sentimendua nagusitzen zaio, nahi ez duela ere. Oinordetza ez baita opari bat. Gaiari buruzko tratatu psikologiko bat egin zezakeen autoreak, psikoanalista baita lanbidez, baina horren ordez, testu xume hau eskaini digu, ederra bezain ongi idatzia, sentimenduz betea eta hunkigarria, irakurlearen gogoan luze iraungo duena. Hitzek askorik balio ez dutenerako idatzitako hitzak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Flem, Lydia
Beste egile batzuk: Elosegi, Joxan
Argitaratua: Alberdania , L.G. 2005
Saila: Zerberri ; 35
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 612.67:159.9 FLE nol Eskuragarri  Eskatu EK17120017