Orain arte, kabuxak / Ramon Intzagarai "Elurmendi"
Orain arte, kabuxak izeneko idazlan-sorta honetan Donostia zaharreko txoko, ohitura eta pertsonaien ikuspegi berezia eskaintzen digu Ramon Intzagaraik. Bere begi zorrotzari esker kaiko arrantzaleen giroa ezin hobeto jasota aurkituko dugu: arrain-saltzaileen arteko lehia, turisten garraioan dabiltzan batelarien komediak, ekaitzaldiko ikarak, barealdiko poza. Harresi zaharra zutik zegoen garaiko kaletarren gorabeherak ere kontatzen dizkigu, kaleen historia, plaza berriko inauteriak, estropadak, pilota-jokoa... Bere idazkeran ez dago erretorika hanpaturik, ezta zintzilikarioz beteriko joskerarik ere. Hizkera aberats eta landua da berea, modernoa, irudimentsua, alaia, tanta umoretsuz zipriztindua, xehetasunez jantzia.
Zerrenda:
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Irun
: Alberdania
, 2008
|
Bilduma: |
Bertako (Alberdania)
; 10 |
Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Narratiba (Helduentzat) | N ELU ora | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK17110381 |