Azala
Liburua Eskuragarri

ETA-ren historia laburra / Iñaki Egaña

ETA euskal historia garaikidearen gertakari politikorik esanguratsuenetariko bat da. Baina bere sorrera, iraupena eta garapena ulertzeko egin den historiografia, gehienetan kronologiari begira egon da. Iñaki Egañak, ikuspegi berritzaile bat eskaintzen digu eta erakundearen alderdi ezberdinak banaka aztertuta, erakundeari buruzko gure begirada berritzen du. Militantzia, armak, emandako elkarrizketak, asanbladak, argitalpenak, nazioarteko harremanak, finantzaketa... Hamarkadetan zehar Euskadi Ta Askatasuna osatu duten elementu behinenak sakonki aztertzen eta harremantzen ditu historiagile donostiarrak. Hala, bada, obra honek erakundearen historian giltzarri direnak errepasatzeko aukera eskaintzen digu, zehaztasun handiz baina modu ulergarrian eta, horregatik, gai honetan erreferentzia bihurtzera datorren lana da hau.

Zerrenda:
Egile nagusia: Egaña, Iñaki
Argitaratua: Tafalla : Txalaparta , 2017
Edizioa: 1.ed
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 329 EGA eta Eskuragarri  Eskatu EK17110051