Tirabirak : tiras que aflojan / Patxi Huarte Larraburu... [et al.]
Berrogei urtez, egunik egun, hainbat egunkaritan argitaratutako binetez betea datorkigu liburu hau. Orrialdeotan, marrazkilarien eskutik, azken hamarkadetako euskal gatazka irudikatzeko askotariko ikuspegiak agertzen dira, konfrontazio politikoaren aurpegirik bortitzena agerian jarriz, sortutako sufrimendua erakutsiz eta gogoeta kritikoa bultzatuz. Bineten bidez, gatazkaren oinarriak eta ondorio gordinenak azaleratzen dira eta, aldi berean, ironiak, satirak eta parodiak gertakarietara hurbiltzeko beste ate batzuk ireki. Bakea errespetua eta elkarbizitza eraikitzeko gogoeta, begirada enpatikoa eta integratzailea lantzeko tresna egokiak izan daitezkeelako tira grafikoak.Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak, EITBk eta UPV/EHUko EMAN ikerketa taldeak garatutako proiektu zabalaren baitan kokatzen da argitalpen hau. Egitasmoari TIRABIRAK izena jarri genion euskaraz, nolabait adierazteko binetek askotan egoera tenkatu egiten dutela (sokari tiratuz bezala) eta, beste batzuetan, nahiago izaten dutela lasaitze aldera jo eta arazoei umorez begiratu (bira eginez). Gaztelaniaz ere, hitz-joko bat eginez, Tiras que aflojan esamoldea erabili dugu izenburu gisa.
Zerrenda: