Azala
Liburua Eskuragarri

Eskola-antolaketa [Interneteko baliabidea] / Karmele Bujan Vidales, Pello Aramendi Jauregi

Hezitzaileok hezkuntza-erakundeetan egiten dugu lan. Bertan saiatzen gara moldaketak, hobekuntzak, berrikuntzak eta abar gauzatzen. Ikasi beharra dago maila horretan. Hain zuzen, liburu honetan hezkuntza-erakundeetako hainbat hobekuntza- prozesu aztergai ditugu: Zuzendaritza Taldea aukeratzeko eta aldatzeko prozesuak; irakasle-taldeen arteko koordinazioan eragiten duten faktoreak; ikastetxearen planifikazio-prozesua; ikastetxean berrikuntza bultzatzeko estrategiak; ikastetxean kanpoko eta barruko komunikazio-sareak; talde-lana dinamizatzeko teknikak; gatazken konponbidea ikastetxean; etab. Halaber, antolaketa-prozesu denetan, jarraipena eta kudeaketa egokiak suertatzeko Zuzendaritza Taldeko kideen rolek berebiziko garrantzia dute, hala nola zuzendaria; ikasketaburua; idazkaria; etapa, ziklo eta ikasmailako koordinatzaileak eta saileko buruak. Kargu horien guztien esku maila handi batean hezkuntza-erakundeen etorkizuna dagoenez, beraien formazioa ezinbesteko baldintza da; hain zuzen, kargua hartu aurretik nahitaez betetzekoa. Maila horretan hezitzaileen itxaropenak asetzea espero dugu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Bujan Vidales, Karmele
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Egilea(k): Aramendi Jauregi, Pello
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea , 2005
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 371 BUJ esk Eskuragarri  Maileguan eskatu 1008017