Bollikaoak zug@tik / Pasqual Alapont ; itzultzailea, Antton Olano
Neska argi eta bizia da Cristina, artea eta liburuak maite dituena; zokormazo samarra da Ramon, saskibaloia beste zaletasunik ez daukana; eta hala ere, elkarrekin ibiltzen hasiak dira. Zoritxarrez, Cristinaren aitak Londresen izozki-denda bat jarri nahi duela-eta, hara joango da uda-hasieran, hurrengo urtean ere bertan geratzekotan. Ramon bakarrik geratzen da Valentzian, baina e-mailaren bitartez egongo dira harremanetan. Maitasunezko nobela ezohikoa idatzi du Alapont-ek. Batetik, posta elektronikozko mezuek osatzen dutelako eleberri osoa; bestetik, ohiko erromantizismoari ihes egiten diolako, umore eta ironiaren bila; eta emaitza ere ez da, inola ere, "love story" tipiko batean espero daitekeena. Elkarri idazten dizkioten e-mailetan umorez eta emozioz azalduko dira beren bihotzeko kontuak eta gorabeherarik xelebreenak.
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Donostia
: Elkar,
L.G. 2006
|
Bilduma: |
Bihotz-taupadak (Elkar)
; 9 Taupadak (Elkar) ; 9 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Haur eta Gazteentzako Literatura
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Adina / Maila: |
12 urtetik aurrera (horia) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Haur eta gazteentzako narratiba | N ALA bol | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK19110023 |